XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

zuen bidea erraztu zuten eta, besteek, burdinak eta arrain freskoak edo gazituak, Errioxako ardoaren edo Arabako gariaren truke, barneko probintzietara egiten zuten ibilbidea.

XVIII. mendearen bigarren erdialdean eta XIX. mendearen hasieran garraiobideetan egin ziren ahalegin gehienak ibai hauen goi-ibarrak bereizten zituzten mendateak irekitzean oinarritu ziren.

Zumaiatik Frantziako mugaraino doan kostaldea itsaslabarrez osatuta dago eta itsas mailaren lurbarneratze flandienseak inbasio-badiak sortu zituen: Donostiako Kontxa eta Pasaiakoa, adibidez.

Mendebaldea muxarratuagoa da, handik MHM norabidea duten Kantabriar mendikatearen lerrokatze zeiharrak igarotzen baitira eta bertan, lurbarneratze flandienseak itsasadarrak sortu zituen: Gernikakoa, Plentziakoa...

Itsasadar horiek arrantzako eta merkataritzako ontzien babesleku izan dira aspaldidanik.

Batzuetan padura ugari dago, XVIII. mendearen aurretik zabalagoak izango zirenak ziurraski.

Padura horietako asko, demografiaren hazkundea zela-eta, XVIII. mendearen bukaeran eta hurrengoaren hasieran lehortu zituzten.

Klima ozeanikoa da eta kostaldean barnealdean baino nabarmenagoa da, nahiz eta gehiegi altxatzen ez den erliebearen erruz, Hegoaldera itsasoaren eragina asko barneratzen den.

Kantauriko mendizerraren hegoaldean dagoen Arabako lurraldean, euri-prezipitazioen urteko baloreak oso azkar jaisten dira eta egun eguzkitsuak ugaritu eta bitarte termikoa gehitu egiten da.

Arroka karedun eta margatsuz osatutako hedadura ikaragarriak eta prezipitazio ugariko klimak azaltzen dute Kantabriako lurralde gehienean lehm delako lurzoru nabar eta kareduna (terra fusca) nagusitzea.

Leku jakinetan dauden alubioiez osatutako lurzoruen gainean hedatzen da Erdialdeko Europako lurzoru nabarra eta erdialdeko eta hegoaldeko mendi garaien ezaugarri nagusia, berriz, rendsina hezea da, lurzoru eskeletikoak eta gris-horiskak edo harkaitz biluziak ez daudenean behintzat.

Azken hauek oso beheraino jaisten dira hemen, lainoa oso beheraino sartzearen eta landaretza naturalaren giza suntsipenaren ondorioz.

Lurzoru honetan eta prezipitazio ugariei esker nagusitu ziren beste garai batean, kostaldean, haritza, gaztainondoa, lizarra, artea eta, leku ospeletan, pagoa; oihanpean, berriz, garoa eta otalurreko zuhaiskak, gorostiak eta hurrondoak zeuden.

Baina, Lehen Karlistadaren ondoren batez ere, inausketa-prozesu sakona garatu zen eta, poliki-poliki, antzinako asoziazioak ordezkatu zituzten; horien ordez, ?larretarako erabiltzen ziren formazio azpiespontaneo bajuak eta...

Pinus pinaster, pinus insignis eta Eucalyptus globulus arbolez osatutako basoak garatu ziren.

Zaila da Euskal Herriko paisajera historikoki hurbiltzea.

Zalantzarik gabe, Araban orain baino zuhaitz gehiago zeuden eta Bizkaiko eta Gipuzkoako basoa, hiriguneak sortzean gertatutako aldaketa sakonak alde batera utzita, alaiagoa izango zen, gaurko pinudien berde iluna eta tristea baino argiagoa.